viernes, 16 de julio de 2010

jueves, 1 de julio de 2010

IRUNGO SAN MARTZIAL ALARDEA

ALARDEAREN BIDEOA


IRUNGO ARMA-ALARDEAK

Hori kontuan hartuta, San Martzial bezperan egiten den arma-ikuskapenak San Pedro eguneko arma-alardean duela jatorria azaldu daiteke. Hori ekitaldi zibikoa, betebeharrezkoa zen, eta Gipuzkoa osoan ospatzen zen.

Beraz, San Martzialeko Alardean bi ekitaldi bereiztuak dauzakagu: Arma-ikuskatzea, izaera publikoa eta betebeharrekoa zena, eta San Martzialeko prozesioa, bertako armatuekin, ekitaldi erabat erlijosoa eta deboziozkoa, 1523an ere egin zena. Lope de Irigoyen Irungo Alkatea izan zen, Aldabeko Harriko borrokan parte hartu baitzuen, lehenengo alardearen burua.

Beraz, nahiz eta historikoki erreferentziak aurki daitezkeen Irunen arma-alardea 1880 urtea baino lehen egiten zela 1522ko garaipenagatik, San Martzialeko boto betetzearekin batera, guztiak adierazten digu ezen Bigarren Gerra Karlisten ondoren (1872-1876) hasi zirela lehen urratsak egiten ekitaldi horiek gaur egun ezagutzen dugun San Martzialeko Alarde bihurtzeko. Mendetan zehar, arma-alardea San Pedro egunean egin izan zen, ekainaren 29an; eta hurrengo egunean, San Martzialeko prozesioa. 1804an batu ziren alardea eta eliz kabildoen eta sekularren botoa; eta horrela, prozesioa eta alardea egun berean egiten hasi ziren.

1880tik, badira dokumentu idatziak egiaztatzen dutenak orduan ere bazela arma-alarde bat gaur egun desfilean funtsezko diren figurak ateratzen zirenekoa; badira baimenak eta aktak ere erakusten dutenak bazela komunikaziorik Udalaren eta Gobernadore Zibilaren artean San Pedro eta San Martzialeko jaien ospakizunaren inguruan.

ANIMALIAK

ITSASOREN LANA
 
Creative Commons License
Txominaresti4 by Txominaresti is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License.
Based on a work at www.txominaresti4.blogspot.com